Dagoeneko eman da jakitera epaia eta badakigu nortzuk izan diren XXXIV. Bergara Hiria Argazki lehiaketako irabazleak; honako hauek:

Zuri-beltzean:

1. saria. 'Mujeres'. Jose Agustín Gurruchaga (Bergara). 210 euro eta trofeoa.

2. saria. 'El pianista'. Gorka Elarre (Donostia). 180 euro eta trofeoa.

3. saria. 'San Juan'. Oskar Gaskon (Irun). 150 euro eta trofeoa.

Herriko saria. 'Begira'. Aritz Ugarte (Bergara). 120 euro eta trofeoa.

Koloretan:

1. saria. 'Danae'. Manu Barreiro (Beasain). 210 euro eta trofeoa.

2. saria. 'Mushing'. Miguel Angel Pérez (Urretxu). 180 euro eta trofeoa.

3. saria. 'Margotzen hondatzan'. Jose Agustín Gurruchaga (Bergara). 150 euro eta trofeoa.

Herriko saria. 'Urizar'. Juan José López Azurmendi. 120 euro eta trofeoa.

 

Guztira, 171 argazki aurkeztu dira lehiaketara: 78 zuri-beltzean eta 93 koloretan. Parte-hartzaileei dagokionez, zuri-beltzean 23k parte hartu dute (horietatik 9 bergararrak); eta koloretan 27k aurkeztu dituzte argazkiak (horietatik 14 bergararrak).

Aurkeztutakoetatik zuri-beltzeko eta koloreko 20na argazki aukeratu dira eta 40 horiek ikusgai egongo dira maiatzaren 18tik ekainaren 3ra bitartean Aroztegi aretoan.

Sari banaketa maiatzaren 25ean egingo da Aroztegin, 20:00etan.

Zorionak irabazle eta parte-hartzaile guztiei!