Gaur, osteguna, emango zaio hasiera uztaileko kale ikuskizunen eskaintzari. 19:00etan Cía. Tornado taldeak 'Lapurminak' antzezlana eskainiko du Santa Ana parkean.

Ordubeteko iraupena duen obra honek umorea dauka barra-barra, eta aktoreek antzezlekuan bertan aurkitzen dituzten elementuekin borobiltzen dute trama. Kritika oso onak jaso ditu.

Txema oso maitatuta da auzoan. Orain, gainera, loteriako sari handia irabazi du eta saria donatzeko asmoa dauka. Haren lagunek ez diote hori egiten utziko...

Arloa: