Hasi da musika beltzean espezializatutako Berumuga ostiraletako Espoloiko kontzertu zikloa! Gaur, ostirala, Shirley Davis & The Silverback taldea igoko da agertokira 22:00etan.

Shirley Davis abeslari ingelesaren aurkikuntza bitxia da! Azken urteotan Australian bizi bazen ere, Madrilen Sharon Jones handiak egindako kontzertu batean agertokira igo zen gonbidatu gida eta entzuleak txundituta utzi zituen. Handik gutxira, Tucxone Records diskoetxeko arduradunek berarekin harremanetan jarri eta The Silverbacks taldearekin disko bat grabatzera gonbidatu zuten. 'Black Rose' lana kaleratu eta dagoeneko Espainian bizi da Shirley, soul-aren erregina berria.

Energiaz betetako ahotsa eta jarrera dauka Davis-ek eta txundituta utzi ditu jaialdi askotako ikusle eta entzuleak. Orain 'Wishes and wants' bigarren diskoarekin bueltan dator taldea.

Arloa: