Gaur, ostirala, The Soul Jacket taldeak emango dio hasiera Berumuga zikloari; kontzertua Espoloian izango da, 22:00etan.

Orain dela hamar urte baino gehiago Galiziako Rias Baixasko bihotzetik sortutako taldea da The Soul Jacket, eta une honetan Galiziako talde garrantzitsuenetakoa da rock&roll&blues estiloan. Baina Vigoko talde honek, bere garaiko beste talde gehienek ez bezala, ez du inolako arazorik estilo horretatik aldentzeko eta mugetatik harago egiteko. Bere eskaintzan batzen ditu, baita ere, soinu afro-latinoak eta 60ko hamarkadako Kaliforniako psikodelia, besteak beste.

Jatorrizko musika beltzaren lurralde ezkutuetan areago barneratu dira sei musikari hauek, azken diskoan lurralde horiek protagonismo handiagoa hartzen baitute funkari eta musika afro-latinoari hurbiltzen zaizkion pasarte instrumentalak lagun, tartean erritmo biziko groove hipnotizatzaileak, betiere Hegoaldeko Rhythm&Blues eta Soul estiloen oinarria alde batera utzi gabe.

Arloa: