Bergarako Udala-k Or, 2019-09-13 14:28-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2019ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
2019ko irailaren 18tik 2019ko azaroaren 18ra.
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2019ko azaroaren 18an.
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
Udaletxeko B@Z -Bergararren Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 15:30etara, edota, ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; Ordainketa egiteko debitu- nahiz kreditu-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea dela medio: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.