Bergarako Udalak, UNEDen laguntzarekin, post Covid garaian herriko komertzioa indartzeko ekimen berri bat jarri du martxan. Tailerra antolatu dute eta herriko 17 negozio ari dira formakuntza jasotzen.

Ekimena hiru saiotan banatuta dago eta helburua da negozio txikiak indartzen ikastea eta Bergarako komertzio, ostalaritza eta zerbitzuak erakargarriak bihurtzea..

Lehen saioan herriko komertzioen testuingurua ezagutuko dute, eta aztertuko dituzte aurrean dituzten arazo eta erronkak.

Bigarren saioan aurrera egiteko ideiak garatuko dituzte.

Eta hirugarrenean ahaleginduko dira ikasitakoa praktikan jartzen.