Ehundik gora dira jada Euskaraldian izena eman duten entitate bergararrak.

Etxealdiaren ostean, batzordeko kideek buru-belarri jardun dute lanean, herriko entitateei ariketaren berri ematea xede. Zentzu honetan entitateetara bisitak, aurkezpen presentzialak zein sare bidezko arreta uztartu dituzte.

Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek irailaren 29a arte izango dute tartea.

Informazioa jaso nahi duen oro har dadila kontaktuan ondorengo bitartekoen bidez:

bergaraeuskaraldia@gmail.com e-posta helbidera idatzita

edo

688 604314 telefono zenbakira deituta.

Arloa: