Udalak baldintza berrietara egokitutako sarrera, aforo eta neurriak ezarri, eta Agorrosin kirolgunea zerbitzu ia-ia guztiekin martxan jarri zuen ekainaren 22an, kanpoko igerilekua barne.

Zerbitzua berrartzearekin bat, Covid19ak derrigortuta martxoan kirol zerbitzua itxi behar izanagatik, Udalak abonatuak konpentsatu zituen.

Eta uztaila hastearekin Udalak baditu eguneratutako datuak:

Uztaileko abonatu kopurua (uztailak 7ko datan) 3.193 lagunekoa da.

Ikastarotan 68 pertsona dabiltza.

Ekainaren 22tik uztailaren 7ra 7.500 sarreratik gora izan dira.

Denboraldi honetako egun jendetsua izan da ekainaren 30a: 886 lagun.

Dena dela, uztaila hastearekin bat eta egun beroak nagusituta, erabiltzaile tendentzia handituz joango denaren ustea du Udalak.

Bestalde, txanda hartzeko lehen egunetan izandako arazoak bideratuta daudela jakinarazten du Udalak, eta herritarrei izan duten pazientziagatik eskerrak eman.

Horrekin batera, Udalak txalotu nahi du erabiltzaileak izaten ari diren erantzukizun jarrera.

Bukatzeko, gogoratu kanpoko igerilekua zein Agorrosineko beste edozein zerbitzu erreserbatzeko hiru bide daudela:

-www.bergarakirola.eus webgunea

-943 777095 telefono zenbakia.

-Agorrosinera bertaratzea.

Arloa: