Udalak, Bedelkar elkartearekin lankidetzan eta Bergara Bizi ekimenaren barne, komertzio, ostalaritza edo bestelako negozioak dituztenek sare sozialak erabiltzeko hiru hilabeteko aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskainiko du, Goiena komunikazio taldearen eskutik.

Formakuntza honen helburua da sare sozialetan ibiltzeko eta salmentak bultzatzeko autonomia garatzea.

Zertarako? Zure bezero direnekin konektatzeko eta bezero berriak lortzeko. Ondorioz, zure salmentak gehitzeko aukera izango duzu.

Izen ematea: uztailak 14 baino lehen 608 710764 zenbakira deituz.

Prezioa: Bedelkarreko bazkideak doan.

Bazkide ez direnak 50 euro.