Osasun sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduari jarraiki, ostalaritza eta jatetxe establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta soziedadeak barne, ondorengoak bete beharko dira:

1.- Maskara uneoro erabiltzeko betebeharra; jateko edo edateko unean bakarrik kendu ahal da. Bestela erabili egin beharko da.

2.- Mahai eta mahai-multzoen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu behar da.

3.- Mahai eta mahai-multzoen gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da (mahai bakoitzak 4-5 pertsona gehienez ere).

4.- Taberna barrura sartzea eta barruan zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen eta bezero taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa gordez gero.

5.- Tabernariek ziurtatu beharko dute bezeroen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela taberna barruko barra zein mahaietan, eta baita terrazetan ere.

6.- Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimenduek eta zerbitzuek goizaldeko 01:30a baino lehen itxi beharko dute.

7.- Terrazen ixteko ordutegia honakoa izango da: igandetik ostegunera 00:00ak eta jai egun eta bezperetan 01:30etan.