Aurtengoa urte zeharo zaila izaten ari da zentzu guztietan, eta Agorrosingo udako eskaintza kudeatzea erronka handia izan da bai Udalarentzat eta baita herritarrentzat ere. Baina pozik egoteko moduan gaude. Udal langileek ahalegin handia egin dute zerbitzua egoera berrietara ahalik eta hobeen egokitzeko; eta herritarren jokaera oso arduratsua izan da eskatutako protokoloak beteaz. Gauzak horrela, abonatu kopurua mantentzea lortu da, eta aurten ezarritako gehienezko aforoa %60koa izan bada ere, udako kanpainan 2019ko erabiltzaileen %50era heldu da. Hortaz, datuak onak dira.

Kirol ikastaroak

Denboraldi berriari gaur eman zaio hasiera, eta ostegunean jarriko dira martxan kirol ikastaroak.

Kirol Zerbitzuak lehorreko 36 ikastaro eta uretako 7 ikastaro eskaini ditu; horietatik taldeak osatu dira lehengoaren 11tan eta bigarrenaren 7tan.

Protokolo berria

Bestalde, denboraldi berriarekin batera Kirol Zerbitzuak Covid19 protokoloa eguneratu behar izan du. Eta hauek dira kontuan hartzeko kontzeptu nagusienak:

-Eskuak desinfektatu behar dira instalaziora sartzean eta irtetean.

-Maskarilla edo musukoa jantzita eraman beharko da kirola egiten den une zehatzean izan ezik.

-Uretako jarduetara sartzeko, erdiko tornutik, morea, txartela erabiliz.

-Lehorreko jarduera sartzeko, eskumako tornutik, laranja, txartela erabiliz.

-Txartela tornutik pasatzea ezinbestekoa da, zerrenda artxibatzeko eta beharrezkoa balitz Osasun Sailera pasatzeko. Bigarren solairuko ikastaroetan, irakasleak egunero beteko du "COVID zerrenda".

-Uretako jarduereretatik irteteko, sartu garen erdiko tornutik, morea.

-Lehorreko jardueretatik irteteko, gimnasioaren ondoan dagoen larrialdi-atetik.

-Aldagelak ezinbestekoa bada bakarrik erabiliko dira. Hobe erabiltzen ez badira.

-Aldagelak erabili behar badira, ahalik eta denbora gutxien erabiltzeko eskatzen da.

-Ahal izanez gero, kirol-arropa jantzita ekarri.

-Ikastaro bakoitzak bere aldagela izango du, aldagela beharrezkoa den kasuetan.

-Aldagela bakoitzak bere gehieneko pertsona edukiera izango du ezarrita.

-Aldageletan hidrogela, desinfektatzailea eta papera egongo dira.

-Erabili behar duzun tokia aurretik eta ondoren desinfektatu beharko da.

-Puntu berdeak dauden lekuak bakarrik erabili ahal izango dira.

-Ikasle bakoitzak segurtasun-eremu bat izango du ikasgelan.

-Eremua desinfektatu beharko du ikasle bakoitzak, jarduera hasi aurretik eta ondoren.

-Klasea hasi arte ezingo da maskara kendu.

-Jarduera hastean, maskara poltsatxo batean sartuko da.

-Doministiku eta eztul egiteko zapia eramatea gomendatzen da.

-Klasea amaitutakoan, maskara jarriko da.

-Norberak jardueran erabili beharreko materiala egunero ekarri eta eraman beharko du (zure jarduera agertzen ez bada, ez duzu materialik ekarri beharko):

O Yoga: manta eta estera (esterilla).

O Areto Txirrinda: toalla.

O Bodybalanze: estera.

O GAP: estera.

O Multitrainning gaztea: estera.

Umeendako ikastarorik ez

Orain eskainiko diren ikastaro guztiak 14 urtetik gorakoendako dira. Momentuz Udalak ez du umeei zuzendutako eskaintzarik egingo, ezta urteroko igeriketakoa ere. Urrian aztertuko da berriro egoera.

Arloa: