Covid19ak gure bizitzako esparru guztietan eragiten dihardu; eta, jakina, baita ere herriko ikastetxeen antolamendu eta funtzionamenduan.

Hala, ikastetxeek ere segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarri dituzte: distantzia soziala, talde burbujak zaintzea, sarrera-irteeren antolaketa, garbiketa desinfekzioa biderkatzea… Eta ildo horretan eskolek inoiz baino gehiago erabiliko dituzte espazio publikoak (parkeak, aterpeak, arkupeak, elizpeak, lorategiak…), seguruagoak direlako eta haur eta gaztetxoek beraien garapen egokirako ezinbestekoa dutelako mugitzea.

Hori horrela, Udalak herritarrei jakinarazi nahi die eskolako umeekin eta irakasleekin partekatu beharko ditugula orain arte eskola orduetan konpartitzen ez genituen espazio publiko hainbait. Guztion artean begirunezko elkarbizitza posible da.

Udala harreman estuan dabil herriko ikastetxeekin zein espazio eta zein ordutegitan behar dituzten entzun eta erraztasunak emateko.