Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, abenduaren 3tik 11ra bitartean, 943761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).

2020ko abenduaren 7tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.

Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da. Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.

Epaimahaia, Herritarren arloko batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.

Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute www.bergara.eus webgunean gehien gustatu zaien erakusleihoa behin bakarrik aukeratuz.

Pertsonako bozka bakarra kontutan izango da.

Lehiaketako sariak hauek izango dira:
1.- Ziurtagiria eta 300 €
2.- Ziurtagiria eta 250 €
3.- Ziurtagiria eta 150 €
4.- Ziurtagiria eta 50 €. Herritarren saria.

Sari guztiak UDAL BONOETAN banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Sari-banaketa abenduaren 17an, osteguna, izango da.

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: lanegunetan, dendak ixteko ordura arte; eta jaiegun eta bezperetan, iluntzeko 21:00ak arte.
Informazio gehiago: 943 76 10 16