Ohiko moduan ezingo dira egin, osasun egoeraren ondorioz, baina izango da zer ikusi eta entzun Bergarako aratusteetan. Kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Bergarako Udalak eta urte berriaren hasierarekin Bergarako kultur agenda ekitaldiz eta publikoz bete da. Haurren ekitaldietarako sarrerak urtarrilaren 20an arratsaldean jarriko dira salgai. 

Urtarrilean kultura zerbitzutik antolatutako zuzeneko ikuskizunetarako sarrera gehienak saldu dira. Aurreko astean gertatu bezala, 21ean Ruper Ordorikak eskainiko duen kontzerturako, 23ko bertso saiorako eta 30eko Losers antzerki emanaldirako sarrera guztiak agortu dira.

Oraindik ere urtarrilaren 29an ostiralez programatuta dagoen Xentimorik gabe taldearen Gu Primer ikuskizunerako sarrerak gelditzen dira.

Otsaila ere ekitaldiz beteta dago.

Haurrei zuzendutako ikuskizunak:

Otsailaren 6an, 18:00etan, Erbia eta dortoka haur antzerkia. Sarrera: 4€

Aratusteetan ere zer ikusi eta gozatua egongo da:

Otsailaren 12an, 18:00etan, Hodei magoaren Ezinezkoaren logika ikuskizuna. Sarrera: 4€

Otsailaren 13an, 18:00etan, Katxiporreta taldearekin Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrakikuskizuna . Sarrera: 6€ Udal pilotalekuan

Otsailaren 16an, 18:00etan, Iñauteriak bizi musika ikuskizuna. Sarrera: 4€

Otsailaren 27an, 18:00etan, Ekain Txou .Sarrera: 4€

Haurren ekitaldietarako sarrerak urtarrilaren 20an, 17:30etatik aurrera jarriko dira salgai Seminarixoko txarteldegian eta www.seminarixoa.eus helbidean.

Publiko helduari zuzenduta eta musikaz gozatzeko ere aukerak izango dira:

Otsailak 4, osteguna, 19:00etan, Olatz Salvador AHO UHAL diskoa aurkezpena.  Sarrera: 8€

Otsailak 18, osteguna, 19:00etan, IDOIA Ilun eta abar diskoaren aurkezpena. Sarrera: 8€

Otsailak 20, larunbata, 19:00etan, EMON taldearen itzulera kontzertua. Sarrera: 8€

 

Musika emanaldien sarrerak urtarrilaren 21ean, 18:00etatik aurrera jarriko dira salgai Seminarixoko txarteldegian eta www.seminarixoa.eus helbidean.

Seminarixoan programatutako zuzeneko ekitaldi zein zine saioetako informazio eta sarrera salmenta www.seminarixoa.eus helbidean dago. 

Txarteldegia ostegunetan 18:00etatik 20:00etara eta emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago irekitzen da.