Urtarrilaren 22tik otsailaren 7ra egongo da ikusgai. Bergarako herriaren historian pilota oso garrantzitsua izan da. Horren lekuko izan zen Toribio Jauregi, Bergarako argazkilari eta pilotazale handia.

Bere familiak udal artxiboaren esku utzi zuen bere material grafiko guztia. Eta horri esker, Isabel Vidartek erakusketa arrakastatsua antolatu zuen 2005ean.

Oraingo honetan, Bergara Kirol Elkarteko pilota sailak, orduko material haren zati batekin osatutako erakusketa dakar, Bergarako Udal Pilotalekuaren urrezko urteetako harribitxi hauek jendeari berriz erakusteko asmoz.