Seminarixoan egingo den ekitaldian aurkeztuko da Egin herrixa 2030 plan estrategikoa diseinatzen hasteko egin den diagnostikoa. Apirilaren 15ean izango da aurkezpen publikoa, 18:00etan eta ordu eta erdiko iraupena izango du. 

Diagnostiko hau abiapuntua izango da 2030era begira irudikatzen dugun Bergara lortzeko ekintza plana diseinatzerako orduan. Hau osatzeko lan desberdinak gauzatu dira: herriko hainbat eragilerekin elkartu, galdetegiak egin, udal barruko plangintza desberdinak aztertu dira...

Herri osoari begirako plana da hau eta Nazio Batuen Erakundeak adostutako 2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei egokituko zaio.

Martxoaren hasieran aurkeztu zen ekimena eta Gorka Artola alkateak azaldu zuen: “2030eko Bergara herritarron artean nolakoa izatea nahi dugun adosteko jarri dugu martxan ekimena. Eman diogun izenak berak adierazten du bere izaera. Denon artean etorkizuneko herria diseinatuko dugu eta prozesu parte-hartzailearen bitartez herria, komunitatea egingo dugu.” 

Ekitaldia euskaraz izango da eta gaztelaniazko itzulpena eskainiko zaio hala eskatzen duenari. Apirilaren 13ko 14:00ak baino lehen egin behar da itzulpenerako eskaera Euskara Zerbitzura deituz (943 779 143).

Udaleko Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da zuzenean, hemen:

https://www.youtube.com/watch?v=E-N9ACs2XtI