Herritar talde baten kezkatik abiatuta, herritarren beharrak entzun eta horiei erantzun kolektiboa emateko espazio baten beharra ikusi zen orain dela hilabete batzuk, covid-19ak eragindako osa-sun pandemia betean. Hortik abiatuta, eta hilabetetako elkarlan publiko-komunitarioaren lanaren lehen emaitzaren printzak aurkeztuko zaizkie herritarrei, urriaren 29an, ostirala, 19:00etan Seminarixoan egingo den ekitaldian. Ekitaldiaren antolaketan laguntze aldera, herritarrei gomendatzen zaie aurrez izena eman dezaten ehundu.eus-en.

Tokiko ekosistema eraldatzailea izatea helburu duen proiektuan elkarteak, kolektiboak eta nor-banakoak elkartuko dira. “Bergaran bizi gara eta bizi nahi dugu, horretarako beharrezkoa den ekosistema inklusibo, aberats eta ikuspegi zabal batetik herria bizitzea ahalbidetuko duena eraiki nahi dugu”.

‘Ehundu’ izenak berak adierazten duenez, herriko eragileen eta norbanakoen artean sareak eratu nahi dira proiektu honekin. Izan ere, sareak eraikitzen baditugu gure babeserako ez da inor erortzen, sareak eusten gaitu. Bergararron etorkizun bizigarriagoa eraiki nahi dugu, gaurko eta bihar-ko korapiloei aurre egiteko tresnak sortuz.

Aurkezpena ekimena sustatzen duten erakundeetako ordezkariek, herriko eragileetako ordezka-riek eta herritarrek egingo dute. Alde ludikoa ere izango du, eta amaieran mokadutxoa hartu eta elkarrekin egoteko parada ere egongo da.

Ekimenaren sustatzaileak dira: Bergarako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI, Debagoiena 2030 eta Olatukoop Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Sustatzeko Sarea.