2021eko abenduan eta 2022ko urtarrilean 3 saio egingo dira Jabekuntza Eskolan Bergarako emakumeei zuzenduta, lehena abenduaren 11n.

Parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aurretik Berdintasun sailean, 943 779 100 telefonora deituz edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatziz. Lehenengorako izen-ematea abenduaren 10ean itxiko da.

Hauek dira proposatzen diren saioak:

AMATASUN PRAKTIKA BIZIGARRIAGOAK
DATA ETA ORDUA: Abenduak 11, 10:00 – 13:00
LEKUA: Agorrosin
DINAMIZATZAILEA: Ainara Gorostizu

Beste alor batzuetan ahaldundu eta gauzak hobetzea lortu badugu ere, haurren zaintza, oraindik ere, emakumeen bizkar gelditzen da nagusiki. Esparru honetan ere emakumeok hausnartu, partekatu eta ahaldundu behar dugu, zaintza erdigunean jarri bai, baina amatasuna sanoago eta bizigarriago egiteko. Ezagutzaren transmisioa garrantzitsua da horretarako: zer esan dute autore feministek amatasunaz? Zein da amatasunaren historia? Amatasuna politizatu behar dugu, zaintza-egiturak sortu, saretu, tabuak eraitsi eta autozaintza praktikatu, sororitatetik.

ZAINTZA LANAK ETA EKINTZAILETZA EMAKUME MIGRATUENTZAT
DATA ETA ORDUA: Urtarrilak 16, 10:00 – 13:00
LEKUA: Agorrosin
DINAMIZATZAILEA: Maria Juncay

María Teodocia Juncay 1999az geroztik bizi da Bilbon. Ekuadorretik etorri zen Euskal Herrira. Urte luzez egin zuen lan laguntza behar duten pertsonak zaintzen. 2018an zerbitzu soziosanitarioak eskaintzen dituen kooperatiba sortu zuen, SINA. Saio honetan bere esperientzia kontatuko digu.

MUSIKA ETA AHALDUNTZEA
DATA ETA ORDUA: Urtarrilak 29, 10:00 – 14:00
LEKUA: Agorrosin (aldaketak egon daitezke)
DINAMIZATZAILEA: Olatz Salvador

* Oharra: ikastaroen hizkuntza izena ematen duten emakumeen gaitasunaren arabera erabakiko da, Zaintza lanena izan ezik: gaztelaniaz izango da.

Arloa: