Bergarako Udalak argitu nahi du ez duela inolako zerikusirik egun hauetan herriko etxebizitzetan ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin. Are gehiago, Bergarako uraren kalitatea oso ona dela bermatzen du Udalak; “Udalak hornitzen duen urak indarrean dauden higiene eta osasun baldintza guztiak betetzen ditu eta edangarria da eta beraz, Udal Ur Zerbitzua ez da une hauetan inolako kanpainarik egiten ari herriko etxebizitzetan”, agertu du Lander Arregik, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeburuak.​