2018ko uztaileko ohiko plenoa

2018 / 07 / 20
  • Eguna: Uztailaren 24a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Onartutako eskubideei baja ematea.
  4. 2017ko kontu orokorrak onartzea.
  5. “Ahozkotasuna eta bertsolaritza” zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  6. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasaren aldaketa hasiera batean onartzea. 13. eranskina: Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateagatiko tasa.
  7. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) kontratatzea: espedientea onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
  8. Eskoriatzako udalerriko berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko, horien mantentze-lanak egin eta garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa: espedientea onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
  9. Galde-eskeak.