Agur Etxebeste film berria Eskoriatzan

2019 / 09 / 18

“Agur Etxebeste!” Asier Altunak eta Telmo Esnalek elkarrekin zuzendutako film berria gure zinemetara iritsiko da hilabete honetan. Filmaren aurkezpena datorren irailaren 20an hasiko den Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioaren programazioaren barruan izango da, eta urriaren lehenengo astean Eskoriatzan eskainiko da.

Eskoriatzan bi saio egingo dira: lehenengoa, urriaren 5ean, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan; eta, bigarrena, urriaren 6an, igandean, ordu berean. Filma euskaraz da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarreraren prezioa 4 eurokoa da, eta aldez aurretik kiroldegian salgai izango dira irailaren 23tik aurrera.

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Aktoreen zerrendan, zineman, antzerkian eta telebistan ibilbide nabaria izan duten aktoreak agertzen dira: Ramón Agirre (“Palmeras en la Nieve”, “Handia”, “Errementari”,”¡Aupa Etxebeste!”, “Amor “,  “Julieta”, “El día de la bestia”), Elena Irureta (“Ranas”, “Gernika”, “¡Aupa Etxebeste!”, “Pecata Minuta”, “Airbag”), Iban Garate (“Miel de naranjas”, “¡Agur Etxebeste!” eta Pako Sagarzazu (“Ventajas de viajar en tren”, “¡Atraco!”, “Mortadelo y Filemón”, “¡Aupa Etxebeste!”, “Tasio”)