Arimen gauaren inguruko ekitaldiak

2016 / 10 / 25

arimen gauaXanduli, manduli, kikirrikiii!!!… Eman goxokiak gurii!!!!

Pasa den urtean bezala, aurten ere, Eskoriatzako Gaztelekuak, Tortolis ludotekak eta Hezkuntza Foroak, elkarlanean Arimen gaua prestatu dute.

Urriaren 31an izango da ospakizun nagusia, baina aurretik, gaztelekuan eta ludotekan, ekintzak antolatuko dituzte. Ludotekan, esaterako, urriaren 28an arratsaldeko 6etatik aurrera jolas beldurgarriak egingo dituzte bazkideei zuzenduta zein bazkide ez direnei zuzenduta.. Urriaren 29an eta 30ean, gaztelekuan beldurrezko ipuinak eta beldurrezko maskarak egingo dituzte.

Arimen gaua, aldiz, urriaren 31an izango da. Arratsaldeko 6etan nahi duten haur guztiak ludotekan elkartu eta mozorrotuko dira. Norberak eraman beharko du mozorroa.

6:30etan, plazan kalabaza hustuketa hasiko da, mozorrodunei emango zaie lehentasuna, eta arratsaldeko 7etan, beldurrezko ipuin kontaketa egongo da plazan edota euria egiten badu, Kultur Etxean.

Behin ipuin kontaketa amaituta, nahi duten haurrak eskean joango dira, ondo lema erabiliz: Xanduli, manduli, kikirrikiii!!!… Eman goxokiak gurii!!!!