Aurrez aurreko arreta udaletxean, aurretiko hitzorduarekin

2020 / 05 / 21

Maiatzaren 25etik aurrera, udaleko herritarrentzako arreta zerbitzuak astean behin eta aurrez hitzordua eskatuta emango du aurrez aurreko arreta.

Joan nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute, modu hauetakoren baten:

Udaletxera joaten direnek banaka joan beharko dute, eta tenperatura hartuko zaie sartu aurretik.

Era berean,

  • Maskara eramatea  derrigorrezkoa da,
  • Eskuak garbitu beharko dituzte, sartzerakoan nahiz irtetzerakoan.

Neurri horiek, herritarren nahiz udal-langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin hartuko dira.