BAKARDADEARI BEGIRA argazki erakusketa

2020 / 02 / 20

Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen “Bakardadeari begira” izeneko erakusketa ekarri du Ibarraundi museora.

Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz.

Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen “nire lagun bakardadearentzako postalak” izenekoarekin osatu da.

Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.