Elurragatiko abisu laranja biharko eta etziko

2018 / 01 / 31

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak elurragatik abisu laranja ezarri du otsailaren 1 eta 2rako. Iragarpenen arabera, elur maila 400-600 metroan kokatuko da ostegunean eta 300-400 metroan ostiralean. Alerta laranja aktibatzeak esan nahi du “meteorologia arazo nabarmena” egongo dela.

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Larrialdi kasuetan 112-ra deitu.