Emozioen kudeaketa ahalduntze bidean tailerra

2019 / 09 / 17

“Emozioen kudeaketa ahalduntze bidean” tailerrean izen ematea zabalik dago.

  • Emailea: Miriam Herbón
  • Izen ematea: Gizarte Zerbitzuak (943713136).
  • Izena emateko azken eguna: Irailak 20
  • Egunak: irailak 27 / urriak 18 eta azaroak 22 (ostiralak)
  • Ordua:  17:30-20:00
  • Lekua: Kultur etxea
  • Hizkuntza: Gaztelera

Miriam Herbonek emango duen tailer honek hiru saio izango ditu eta izena emateko azken eguna irailak 20a, ostirala, izango da.

Tailerraren helburu nagusia emakumeei bakarkako eta taldekako ahalduntze prozesuan laguntzea da, trebetasunak eta gaitasunak handituz bizitza emozionalaren kalitatea hobetzeko.

Horrela, bada, auto-onarpenaren, autozainketaren eta autoestimuaren bidez bakoitza bere burua ahalduntzen joatea bilatuko dugu.
Rol eta estereotipoak desegin eta bizitza beteko emakumea izateko modelo berriak eraikitzeko aldaketa pertsonala eta kolektiboa egiteko motibatuta dauden 18 urtetik gorako emakume guztiei zuzenduta dago.