Eskoriatzako antzerki taldearen “Desbloqueadas” lanaren bigarren saioa

2018 / 07 / 11

Atzo esaten genuen agortu zirela “@remociones” Eskoriatzako antzerki taldeak larunbat honetan, uztailak 14, 20:00etan, Zaldibar antzokian, eskaini behar duen “Desbloqueadas” lana ikusteko sarrerak.

Antzerki-lana ikusteko eskoriatzarren eskaera ikusita, antzerki taldeak erabaki du bigarren emanaldi bat egitea egun berean, hau da, larunbat honetan, uztailak 14, 22:00etan, Zaldibar antzokian. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, 4 eurotan, kiroldegian. Saldu gabeko sarrerarik geratuz gero, larunbatean bertan jarriko dira salgai antzokiko leihatilan.

Antzerki taldea Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores eta Juani Gonzalez eskoriatzarrek osatzen dute, eta Patxi Ramiroren zuzendaritzapean prestatu dute Eskoriatzan estreinatuko duten “Desbloqueadas” lana.

Istorioak 8 emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du, bakoitza bere bizitza eta motibazioekin, baina, espazio-denbora berean elkartuta beraien kezkak, beldurrak, zalantzak, oztopoak eta blokeoak gainditzera eramango dituen proiektu bat egiteko. Azkenean, beraien nahiak lortuko dituzte, ikuslea ezustean harrapatuko duen azken emaitza handi batean.