Euskarazko produktuen katalogoa

2020 / 12 / 03

Urteko garaian honetan Eskoriatzako Udalak jostailu erakusketa antolatu ohi du Kultur Etxean. Aurtengoa aldiz, COVID-19ak sortutako pandemia egoeran gaudela-eta, bertan behera geratu da.

Erakusketaren ordez, Gabonen atarian gauden honetan, seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatuko da haurren artean.

Paperezkoa gain, katalogoa.eus webgunean aurki daitezke produktu denak. Bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

KATALOGOA.EUS maiztasunez eguneratzen den web-orria da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, jasotako produktuen kopurua etengabe hazten ari da. Dagoeneko 11.000 produktu inguru biltzen ditu.