Gure Zirkua Eskoriatzara heldu da

2018 / 09 / 11

Lehen euskal karpa ibiltariak jadanik heldu da Eskoriatza eta aste osoan prestaketa lanak egin ostean, ostiral honetan zabalduko dira Gure Zirkoaren ateak.

Hau izango da egunez eguneko ordutegia:

  • Irailak 14, ostirala: 19:00.
  • Irailak 15, larunbata: 17:00 eta 20:00
  • Irailak 16, igandea: 12:00 eta 17:00

Sarrerak jadanik salgai daude ticketea.com atarian, eta horretaz gain, sarrera batzuk takilan bertan salduko dira.

Takila ostiral honetan zabalduko da, goizeko 11:00etan eta emanaldi guztietarako sarrerak salduko dira (agortu arte).

Zirkoko ateak emanaldi bakoitza hasi baion ordu erdi  lehenago zabalduko dira.