Hontza Extrem abentura parkera irteera

2017 / 05 / 02

Maiatzaren 13an, larunbata, Tortolis ludotekak eta Eskoriatzako Udalak Hontza Extremera joateko irteera antolatu du.
Otxandio dagoen abentura parkea da, tirolina, zuhaitz parkea, arku tiraketa eta gisa horretako jokoak dituena. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako irteera da, LH3-LH6 ikasturtekoak.
Irteera, bazkide direnei eta bazkide ez direnei zabalik dago.
Izena emateko, Tortolis ludotekara joan beharko dute haurrek. Astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, arratsaldeko 5etatik 7etara. Emailez ere apuntatzeko aukera egongo da, gazteria@eskoriatza.eus emailean edo txirikila@gmail.com emailean.

Irteeraren prezioa, 15 eurokoa da.
Egun guztiko irteera izango da, goizeko 10:00etan elkartu eta arratsaldean itzuliko dira.