Kirol jardueren eskaintza 2020/21 ikasturterako

2020 / 07 / 30

2020/2021 ikasturteko jarduerak baldintza egokietan eskaini ahal izateko, kirol istalazioak berdiseinatu dira edukiera eta ratioak egokituz, segurtasun-distantziak eta parte-hartzaile guztien osasuna bermatzeko protokolo espezifikoekin.

Saioak bikoiztu dira

Aforo mugen  ondorioz, eta dagoen eskaerari erantzuteko, saio kopurua bikoiztu egin da eta iraupena apur bat murriztu.  Jardueren prezioa mantendu egingo da, nahiz eta aforoa murrizteak gainkostua ekarri.

Eskainiko diren lehorreko kirol jarduerak honako hauek dira:

Taula horren xehetasunak eta ur jarduerak ikusi ahal izateko, jaitsi dokumentu hau (PDF), bertan egunak, ordutegiak eta tarifak agertzen dira.

Izena ematea

Izena emateko epea abuztuaren 24an hasi da, eta  plazak bete arte luzatuko da, betiere izena emateko hurrenkera errespetatuz.

Izena emateko:

Ate irekiak

Irailaren 10ean, 11n eta 14an ate irekien jardunaldiak egingo dira, eta bertan  jarduerak probatzeko aukera eskainiko da. Ate irekietan parte hartzeko izena eman behar da, nahiz eta izen ematea doakoa izan. Hauek dira frogatu ahal izango diren kirol jardueren ordutegiak:

IRAILAK 10, OSTEGUNA (izena emateko azken eguna: irailak 8)

  • Pilatesa: 9:15 / 14:45 / 15:30 / 17:15
  • Ziklo: 10:00 / 18:15 / 19:00
  • Zunba: 18:00 / 18:45

IRAILAK 11, OSTIRALA (izena emateko azken eguna: irailak 9)

  • Zunba: 9:00 / 9:45

IRAILAK 14, OSTEGUNA (izena emateko azken eguna: irailak 11)

  • Erorketa prebentzioa: 10:30 / 11:15
  • Ziklo: 16:45 / 17:15
  • Gimnasia armonikoa: 18:00
  • Pilatesa: 18:45 / 19:30
  • Body tonua: 18:45 / 19:30