Kulturako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2018 / 05 / 02

Gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak. Programa edota jarduera horiek Udaleko Kultura arloko helburuekin bat etorri beharko dira, hain zuzen ere, honako hauekin:

1.- Herriko kultur egiturari laguntza eman, zabaldu eta sustatu, kultur sorkuntzari laguntzeko ereduak finkatuz.
2.- Herritarrei oro har zuzendutako ondorengo diziplinetako sorkuntzara, ekoizpenera eta kultur hedapenera bideratutako programa eta jarduerak babestea, zabaltzea eta sustatzea: musika, dantza, antzerkia, folklorea, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak eta abar.
3.- Gazteen parte hartzea lagundu, zabaldu eta sustatzea gazteentzako jarduerak antolatuz.
4.- Euskal historiaren eta kulturaren -bereziki Eskoriatzakoarenak- balore propioak transmititzeko programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.
5.- Euskaraz edo euskararen erabilera sustatzeko egindako programak edota jarduerak lagundu, zabaldu eta sustatzea.

Diru laguntzak eskatzeko epea ekainaren 6an bukatzen da.

Informazio gehiago