Kulturako diru laguntzen behin behineko onarpena

2017 / 05 / 08

Apirilaren 27an  egindako osoko bilkuran behin-behinekoz onartu ziren aurten Eskoriatzan egingo diren programa eta kultur jardueretarako diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak.

Joan zen ostiralean, maiatzaren 5ean,  argitaratu zen GAOn oinarri horien onarpenaren iragarkia, eta oinarriak 30 lanegunez egongo dira jendaurrean nahi duenak alegazioak aurkeztu edo erreklamazioak jar ditzan, hau da, ekainaren 15a arte.

Erreklamaziorik balego Udalbatzarrak erabakiko ditu, eta, ez balego, oinarriak behin betiko onartuta geldituko dira.

GAOn iragarkia

Informazio gehiago