Udaleku irekietarako izen ematea zabalik

2017 / 05 / 04

Maiatzaren 4tik 19ra egongo da zabalik udaleku irekietan izena emateko epea. Tortolis ludotekan egin ahal izango da arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo goizetan Kultur Etxean 10:00etatik-14:00etara.

Udaleku irekiak aurten, uztailaren 4tik 21era izango dira. Egitasmoa 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta programazio parte-hartzaile eta dinamiko baten bitartez lortu nahi da Eskoriatzako haurrek uztailean ondo pasatzea, bertako bazterrak ezagutzea, ikastetxe desberdinetako haurrak elkartzea eta beraien artean euskararen erabilera sustatzea.

Hona hemen tarifak:

  • Haur bat: 60 €
  • Bi haur: 110 €
  • Hiru haur: 150 €
  • Lau haur: 180 €