Global training bekak 2017

 

Garapen, Asociación Vasca de Agencias de Desarrollo, y Fomento de San Sebastián, Agencia de Desarrollo y Departamento de Promoción Económica de San Sebastián, en colaboración con el Gobierno Vasco, lanzan, un año más 60 Becas Global Training.

 

global-garapen2017

 

Ekimena ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien artean kokatzen da, indarrean dauden herstura-politikak konpentsatze aldera. Langabezia-tasarik altuenak 30 urtetik beherako gazteek dituzte. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, merkatura atera nahi da Global Training 2017 Beken Programa.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian (gutxienez).

Inskripzioak bakarrik erakunde batean egin ahal izango da.

Zenbat denborakoa da beka?

Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da.

Zein da bekaren zenbatekoa?

1.358 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da).

Nork eskura dezake beka?

Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
  • 30 urte bete gabe izatea 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2017ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero, ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko.
  • Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Izena emateko zein agiri aurkeztu behar dira?

  • NAN fotokopia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren bateko errolda-ziurtagiria, dagokion Udalak emana (gutxienez urte bateko antzinatasuna)
  • CV ingelesez eta erderaz
  • Motibazio-gutuna (ingelesez eta erderaz)
  • Nortasun agirirako argazkiaren tamainako argazkia
  • Prestakuntza arautuko titulazio ofizialak (jatorrizkoa eta kopia)
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (jatorrizkoa eta kopia). Hizkuntzen titulu ofizialak (jatorrizkoa eta kopia). 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez denean, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango da kreditu guztiak egin izana justifikatuz.

Zinpeko aitorpena (web orrian jaitsi)

  • Online izena eman duenaren egiaztagiria, online izen ematea amaitu ondoren agertzen dena

Non entrega dezaket dokumentazioa?

Garapen - Boroa Elkartegia
Boroa Enpresa Parkea, 19 – 2. Solairua -16 Bulegoa.
48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia).

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 16:00etara.

Baita Garapenen kide den edozein garapen agetzien bulegoetan ere.

Donostiako Sustapeneko aurrez aurreko arreta-bulegoak helbide honetan daude:
Reina Regente kalea 8 (Victoria Eugenia eraikina), 20.003 Donostia. Gipuzkoa..

Aurrez aurreko arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?

Izena emateko prozesua behin amaituta, hautagaiak hautatzeko prozesuan urrats hauek jarraituko dira:

  • Curriculum Vitaeren analisia eta titulazioa, prestakuntza osagarria eta esperientziak edo praktikak baloratzea berdintasunaren, merituaren eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.
  • Hizkuntzen proba. Ingeleseko proba dagokion titulua egiaztatu ez bada (C1-B2).

Azterketak egiteko datak: Definitu gabe.
Proba idatzia: 9:00 (gehienez 2 ordu)
Ahozko proba: 11:30etik aurrera (web orrian argitaratuko da pertsona bakoitzari emandako ordua).
Web-gunean argitaratuko da azterketak egiteko eguna eta ordu zehatza.
Tokia: Talent House, Auditorioko 4. solairua (Baenako dukea 42, Donostia).
Azterketara zer ekarri? Ez ahaztu E.N.A + boligrafoa/ arkatza.

  • Talde-dinamikak

Elkarrizketa Hautapen Prozesuaren Epaimahaiarekin.
Epaimahaiak baloratuko du atzerriko enpresa edo erakundeak eskatutako profilera egokitzen den hautagaia.
Ingeles proba gainditu edo titulua duten pertsonak talde-dinamika egiteko deituko dira.
Dinamikak hasteko eguna: Definitu gabe.

  • Elkarrizketa pertsonalak

Egunak:Definitu gabe

Noiz irekiko da izena emateko epea?

2017ko ekainaren 14n hasiko da eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da

Noiz sartuko naiz atzerriko erakundean?

Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2017ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.

Zeintzuk dira aukeratu ahal ditudan Bekak?

Beken zerrenda (PDF)

Non eman dezaket izena online?

Inskripzioak

Zinpeko aitorpena (DESKARGATU)

Zeintzuk dira bekaduna sartu aurreko prozesu-faseak?

  • Beken Programaren eskatzaileek ekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko da. www.becasglobaltraining.eus web orrian izena eman beharko dute.
  • Hizkuntza Probak: Definitu gabe
  • Hautatutako beka-taldeei prestakuntza ematea: Definitu gabe
  • Bekadunen hautaketa-prozesua, Garapen eta Donostiako Sustapenak koordinatuta: 07-21etik 08-05era
  • Bekadunen irteera helmugako erakundeetara (aurreikusitako data: 2017ko iraila/abendua).

Oarsoaldea