Errenteria eta Oiartzungo udalerriek 100.000 eurotik gora aurreztuko dute 2017ko elektrizitate fakturan

 

La gestión de suministros y la mejora del control del consumo de la  energía en las Administraciones Públicas, es una de las acciones que ha sido impulsada a través del Plan de Energía de Comarcal.

SIE izeneko software sistema baten (Sistema de Información Energética) ezarpenaren bidez jaso diren txostenetatik ondorioztatu dira ezagutarazi diren datuak.

energia logo

Errenteriako txostenaren arabera, udalerriak 108.000 euroko aurrezkia lor dezake, elektrizitate gastu totalaren %9koa, hain zuzen ere. Aurrezpen  handiena, kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.

Oiartzunen kasuan, aldiz, aurrezpena 7.299,85 eurokoa izango litzateke, elektrizitate gastu totalaren %2ari dagokiona. Aurrezpen hau inbertsiorik gabeko neurriekin lortuko litzateke. Aurrezpen handiena, hornikuntzen eta kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.

Azkenik, Oarsoaldea Garapen Agentziak ere urteko elektrizitate gastuaren %15a aurreztuko luke. Aurrezki hau kontratatutako potentziaren optimizazio neurriekin lortuko litzateke.

Jexux Leonet, Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, Oiartzun eta Errenteria udalerrietako SIE sistemaren ezarpen egitasmoa, Oarsoaldea Garapen Agentziak sustatu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako Administrazio Publikoen energiaren kudeaketa hobetzeko argitaratutako diru-laguntzen barnean kokatuta dago.

 


Oarsoaldea