AIAKO HARRIA PARKE NATURALA, DONOSTIATIK PAUSO BATERA

 

Cuando donostiarras y visitantes quieren huir del ajetreo de la ciudad, el cercano Parque Natural de Aiako Harria brinda una excelente oportunidad para respirar un poco de tranquilidad. Son cinco los municipios que componen este espacio protegido de casi 7.000 hectáreas, debido a  la importancia que tiene su fauna, flora, hábitat natural y patrimonio etnográfico.

 

Hainbat sarbide ditu Aiako Harria Parke Naturalak, baina bertara iristeko aukerarik onena Arditurriko Bide Berdea da dudarik gabe. Naturarekin eta historiarekin bat egiteko ate egokia. Aintzina, Arditurriko meategietatik ateratako meak Pasaiako portura eramateko eraikitako trenbideak egiten zuen bidea da, egun oinezkoentzat eta txirrindularientzat egokitu dena.

 

 

donostitik

Oinez ala bizkiletaz Donostiatik

Donostia Arditurriko Bide Berdearekin lotuta dago bidegorri baten bidez, beraz hiri erdigunetik Aiako Harria Parke Naturaleraino joan gaitezke zuzenean bai oinez baita bizikletan ere. Bidegorria Gros auzotik abiatu eta Ategorrieta etorbidetik igotzen da. tren geltoki parera iristerakoan, Txaparrene ibilbidera sartzen da eta trenbidearen albotik jarraitzen du Herreraraino. Behin Herrera auzora iritsita, Pasai Antxora dioan errepidearen ondoan jarraitzen du. Pasai Antxotik Errenteriarantz abiatzen da eta herria gurutzatu ondoren Oiartzun aldera jotzen du.

Aiako Harria Parke Naturalera, eta baita Arditurriko Bide Berdera garraio publikoan hurbildu nahi duenak ere badu aukera, izan ere Donostiatik ateratzen diren Ekialdebuseko E01, E02 eta E05 lineek, baita Euskotren eta Renfeko trenek ere, geltokia dute Bide Berdearen hainbat puntuetatik oso gertu.

 

Arditurriko Bide Berdea

 

Antzinako trenbidea izanik, garai bateko jarduera biziaren adierazle garbiak dira inguruan aurkitzen diren errota, dorre eta burdinolak. Guzti hauen artean aipagarria da Ugarteko errota, Altzibar auzoan kokatua, bai bere edertasun arkitektonikoagatik eta baita egun ondo zaindua dagoelako. Arditurriko Bide Berdea ezingo genuke ulertu bere bide-lagun duen Oiartzun ibaia gabe. Aiako Harriko eta Bianditzeko uren baturak sortzen du ibaia, eta bide berdearen alboan egiten du bere ibilbidea.

 

Geldialdiak bidean zehar

Amaierara iritsi aurretik, bideak Oiartzungo Ergoien auzoa zeharkatzen du. Eguna jarduera kultural batekin osatu nahi duten txangozaleek bi museo bisitatzeko aukera dute bertan: Luberri – ikasgune geologikoa -  eta Soinuenea – Herri Musikaren txokoa-. Museo hauek atzean utzi eta bideak aurrera jarraitzen du Arditurriko Meatze gunean bukatu arte, Aiako Harriaren mendi magalean, eta Parke Naturalaren sarreran. Duela 2.000 urte ezkero  jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Gaur egun erabateko meatze-paisaia eskaintzen du ingurune honek, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, baita ustiapen garaiko eraikinak ere. Bidea bukatu ondoren, meazuloa barrutik ezagutzeko ordua iritsi zaigu.

 

Arditurri eguna

Eta egun hauetan ekitaldi berezi baten bila bazabiltza, uztailaren 16an, igandean, Arditurriko Meatze Gunean ospatuko den VI Arditurriko egunaz gozatzeko aukera izango duzu. Festa bikain honetan, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oiartzungo Udalak antolaturik, goiz osoan zehar gustura igarotzeko jarduera ugari izango dira: 11:00etik 14:00era meategiak  prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: bi eurotan Oinarrizko Bisita eta hiru eurotan Meategia Sakonean bisita. Ez da aurre-erreserbarik egingo, hau da, sarrerak egunean bertan erosi beharko dira. Meategira sartzeko plaza mugatuak daude. 10:450etatik 14:30era Tren Berdeak doako zerbitzua eskainiko du Arditurriko aparkalekutik Meatze guneraino. 11:00etatik 13:00etara bitarte tailerrak eta jolasak egongo dira Abaraxka ludotekaren eskutik. 12:00etatik 12:45etara, Arrano etxean sendatzen egon diren zenbait hegazti askatuko dira. Eguneko jarduerekin amaitzeko espeleologia egiteko aukera ere eskainiko da San Joakin meategian 09:30ean.

INFORMAZIO GEHIAGO

Errenteriako Turismo Bulegoa - 943.494.521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea