Marcos Muro, Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuordea Oarsoaldean egon da enpleguaren arloan esku-hartze eredua azaltzeko

 

Presentó a los representantes políticos y técnicos de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea las líneas generales de Estrategia Vasca para el Empleo

2018/10/17

Marcos Muro, Enplegu eta Gazteria sailburuordea eta Amaia Arteaga, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria atzo Oarsoaldea Garapen Agentzian egon ziren.

Bilera honetara bertaratu zirenek, Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Jexux Leonet, Oiartzungo alkatea, Sergio Ekiza, Pasaiako zinegotzia eta Jose Angel Sanchez, Lezoko zinegotzia, laurak Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilari gisa eta Pasaiako alkatearekin, Izaskun Gomez eta Oarsoaldeako teknikari arduradunekin batera, Pasaiako Badia-Oarsoaldearen egoera aztertu zuten eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lurralde-garapeneko estrategiaren barruan jarduketa posibleak aztertu zituzten.

“Eskualde honetako egungo egoera sozioekonomikoa eta enplegu egoera xehetasunez aztertu eta enplegu eremuan dugun esku-hartze eredua azaldu dugu”, adierazi du Marcos Murok, Enplegurako Euskal Estrategiaren ildo nagusiak azaldu zituelarik.

Muro sailburuordearen hitzen arabera, “topaketan, Eusko Jaurlaritzatik zer euskal enplegu-sistemaren eredu ezarri nahi dugun zehaztu dugu, eta bereziki azpimarratu dugu LANBIDEren eredua eta Garapen Agentzien zeregina, batik bat udal-lege berriaren onespenaren ondoren, zeinak berariaz aitortzen baititu toki-garapeneko eta enpleguko eskumenak. Alde hori oso garrantzitsua da guretzat, garatzen ari garen plan estrategikorako; izan ere, datozen urteotarako gure enplegu-zerbitzua zehazten lagundu behar digu”.

Oarsoaldeatik, Jexux Leonetek, garapen agentziaren lehendakariak adierazi duenez, oso modu positiboan baloratu dute bilera hau, izan ere, gure eskualdeko enpleguaren errealitatea Eusko Jaurlaritzako enplegu arduradunei hurbiltzea ahalbidetu du eta enpleguaren sustapenean eskualdeko udalek eta beraien garapen agentziak izan duten ibilbideari Eusko Jaurlaritzatik egiten duten errekonozimendua bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu. Era berean, Murok eta Arteagak konfirmatu dute udalekin eta garapen agentziekin egonkorra den lankidetza marku bat definitzea izango dela etorkizuneko apustua, enplegu politika aktiboen gauzatzean paper garrantzitsua emanez, batez ere zailtasun gehien dituzten pertsonen lan munduratze eta gizarteratzeari dagokionez.

17_10_17_oarsoaldea_1


Oarsoaldea