Ecooolocal proiektuaren bidez egindako diagnosi energetikoaren emaitzak aurkeztu ditu Oarsoaldeak

Los ayuntamientos de Oarsoaldea, conscientes de la importancia de ser eficientes energéticamente, trabaja en el desarrollo y promoción de acciones para la reducción del consumo energético. Gracias a estas medidas se reducen también los gastos económicos.

 

 

2015 urtean Oarsoaldeako Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldeko Energia Plana martxan jarri zuen. Ildo nagusietako bat, eskualdeko lau udaletan (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) energia modu eraginkorrean kudeatzeko sistemak garatzea eta bultzatzea zen.

Zentzu honetan, 2017an, EcoooLocal proiektua abian jarri zen. Egitasmo hau, administrazio publikoari zuzenduta dago eta bertan diagnosi energetiko bat eta ekintza plan zehatz bat garatzen dira. Rubi herrian ezarritako RUBI BRILLA proiektuaren metodologia erabiliz, udalerrietan diagnosi energetiko bat egin da. RUBI BRILLA, udalerri mailan energia politiken arloan egon den proiektu arrakastatsuenetariko bat da. Tresna berritzaileez baliatuz, azterketa ekonomiko eta tekniko zehatz bat egiten da, beti ere herritarrak eta udalerrietako langileak ezarpenaren eta azterketaren erdian ipiniz.

Lan guzti hau udalerrietako teknikariekin batera egin da, gastu energetikoa kontrolatzeko baliabideak eskainiz eta udalerri bakoitzeko kontsumo energetikoaren kudeaketari balioa emanez. Horrez gain, eredu energetiko jasangarriago baterantz joateko, herritarren partaidetza bultzatzen da.

Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duen moduan, Oarsoaldea eskualdea, energia kontsumoen aurrezpenetan eta eraginkortasun energetikoan oinarritzen den eta hainbat udalerrik jadanik garatzen ari diren tokiko eraldaketa energetikoaren partaide da. Gipuzkoan, zehazki, aintzindariak dira metodologia honen ezarpenean.

Udalerrietako teknikari taldeak eta politikariek egindako azterketa honek, baliabideak aurrezten lagunduko du, eta aurrezpena, lau udalerrietan eraginkortasun eta eraldaketa energetikoa eragingo dituzten ekintzetara bideratuko da.

Azken hilabetean zehar, Errenteriak, Lezok, Oiartzunek eta Pasaiak azken hilabeteetan Ecooolocal proiektuan egindako diagnosi energetikoa eta aurrezpenean eta eraginkortasunean oinarritutako neurrien proposamenak aurkeztu dituzte.

Saioetan aipatu bezala, Oarsoaldea eskualdean, lau herrietan udalen eskuetan dauden ekipamenduak eta argiteria elkartuz, urte batean, aldaketa klimatikoari eragiten dieten 4.899 CO2 tona isuri dira bataz beste eta 5.314.414,83 euroko gastu energetikoa eduki da. Gainera, egoera hobetzeko proposatutako neurrien artean, herritarrekin lotutako hainbat ekintza aurkeztu dira.

Honenbestez, energia kudeaketa zorrotz bat eramanez eta eraginkortasuna hobetzeko neurriak ezarriz, eskualdeko eredu energetikoa jasangarriagoa bihurtzeko bidean pausu garrantzitsuak eman dira.

Euskadin EkoOn kooperatibaren eta irabazi asmorik gabeko enpresa den Ecoooren  bitartez kudeatzen den Ecooo Local Proiektuan, eraginkortasun adierazleetan oinarrituta, kontsumoen eboluzioaren jarraipena jasotzen duen txosten bat egin da. Bertan, gaur egungo egoera azaltzen da eta energia eraginkortasun neurriak proposatzen dira, bereziki, ekonomikoki eta energetikoki onura handiena emateaz gain, herritarrei aktibatu eta parte hartzera bultzatzen dien neurriei ematen zaie lehentasuna.

Jose Angel Sanchezen esanetan, efizientzia energetikoa lehentasun bat da, kostuak aurrezten ditugulako eta gure eredu energikoaren eta ingurumenean ditugun arazo larriak hobetzen lagun dezakelako. Zentzu honetan, sektore publikoak eredugarria izan behar du, inbertsioei, mantenuari eta eraikinen, azpi-egituren eta ekipamenduen kudeaketa energetikoari dagokionez. 

 

ecooolocal eusk


Oarsoaldea