KORAPILOAK, BITXIGILE EGUN BATEZ

Dentro del programa Habian! se realizará un taller para elaborar collares de tela y cuerda el día 24 de mayo, jueves, a las 18:00 en el edificio Torrekua de Errenteria. El taller lo dinamizará Jone Taberna Estomba, joyera, ilustradora y diseñadora. Además de conocer el proceso de fabricación, las personas participantes se llevarán a casa el collar elaborado con sus propias manos.

 

Ezagutu Jone Taberna

 

Habian! Fabrika Kreaktiboa programaren bidez, egun, Torrekuan ari da lanean Jone, beste lau bitxigilerekin batera.

Lesakako mendi batean sortu zen Jone. Bartzelonan Arte Ederretan lizentziatu eta bitxigintza ikasi duen diseinatzaile eta ilustratzaile honek, euskarri ezberdinetan irudikatu du bere sormena. Ilustrazio lanak egiten ditu, kamisetak diseinatu, kolaborazioak egin eta egun, bere izena daraman bitxigintza proiektuan dago batik bat zentratua. Bitxi eta ilustrazioaren munduak uztartzea du helburu metalezko kolekzioekin. Oihalezko koilareen proiektua (marrazteari atseden bat eman nahi izan zionean sortua) izan zen bitxigintzaren mundura bultzatu zuena.

Bere lana hemen ikusgai: https://jonetaberna.com/

 

Zer egingo duzu tailer honetan Jone Tabernarekin

Maiatzaren 24an Torrekuan egingo den tailerrean, Jonek “torrija” izenarekin bataiatu zituen soka eta oihalezko koilareak nola egiten diren ikusi eta bat fabrikatzeko aukera izango du parte-hartzaileak. Korapilo eta tolesduraz, silikona pistolen laguntzarekin norberaren gustuko koilarea sortzea da asmoa.

Teknikaz gain, kolore eta testuren konposaketa jarriko dira praktikan, parte-hartzaile bakoitzaren diseinua bakarra izan dadin. Objektu artistiko janzgarri bat izatea baita piezen helburua; torrijak ogi zaharrarekin moduan, oihal birziklatuekin egin daiteken gauza atsegingarria.

 

Nork parte hartu dezake

Tailerrean parte hartzeko ez da ezaguerarik behar, eskulanak gustuko dituen gazte edo helduarentzat zuzendua dago eta gehienez 10 lagunek hartuko du parte (gutxienez 7). Izen emateak 20 euro balio du, tailerrak berriz, 2 ordu iraungo du, eta izena emateko epea maiatzaren 23an amaitzen da.

 

Habian! Fabrika Kreaktiboa

Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko”. Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da.

 

Erreserba eta izena emateko epea

Izen ematea egiteko habianfabrika@oarsoaldea.eus helbidera idatzi behar da beraduenez maiatzaren 23an. Plazak 10 lagunera mugatuak daude eta izena emateko ordena errespetatuko da plazak betetzen badira. Zalantzak argitzeko, 943 49 41 29 telefonora zenbakira dei dezakete interesdunek.

Jose Angel Sanchez, tailerrak antolatzen dituen erakundearen –Oarsoaldea Garapen Agentziaren- lehendakariak, eskualdeko familiak eta interesdunak gonbidatu nahi ditu tailerretan parte hartzera. Sormena garatu, familiako kideekin tarte dibertigarri bat igaro eta elkarrekin egindako artelanak etxera eramateko aukera paregabea baitute.

Koilare eder batekin egingo duzu etxerako itzulia, zuk zerorrek diseinatu eta egina!

 

korapiloak eusk

 


Oarsoaldea