Asteazkenean, uztailak 29, 13:00etan, Deban (kirol portuaren ondoan) pantalan berriaren inaugurazio ekitaldia egingo da. Azpiegitura berri honekin jarduera turistikoa suspertu nahi da bai Deban bai Debabarreneko eskualdean. Ekitaldia Debako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu dute, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziaren koordinaziopean.
Era berean, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskaintza turistikoa osatzera datozen 2 itsas-irteera berrien aurkezpena egingo da. Bisita gidatu berriek itsasontziz egingo dute Deba eta Zumaia arteko ibilbidea, bi zentzuetan, eta bisitariek Deban ontziratzeko edota lehorreratzeko aukera izango dute.
Debako Udalaren ahaleginak eta Debegesaren kudeaketak ahalbidetu dute Geoparkeko itsas-irteeren eskaintza arrakastatsuan Debako herria ere integratzea.
Prentsaurrekoaren ostean, itsasontziz ibilaldia egingo da Debatik Sakonetara.
Parte hartuko dute: