Natur elementuekin artelana

Irati Goitia 2014ko urr. 20a, 08:52
Lanbide Hastapeneko neska-mutilak eta egindako artelana.

Garaion Sorginguneak beste arte ekimen bat egin zuen egubakoitzean. Oraingoan, Arrasaten, Debagoieneko Lanbide Hastapeneko lehen mailako ikasleekin batera; 30 ikasle inguru, guztira.

Ideia zaparrada saioa egin zuten lehenbizi, "proiektua adostu eta zein forma emango diogun erabakitzen". Ondoren, beheko zelaira jaitsi ziren. Natura artelanaren bidez, munduan denetariko pertsonak daudela irudikatu zuten, "batzuk suntsitzen dutenak eta, besteak, babesten dutenak".

Ideia hori aintzat hartuta, mosaiko baten bidez, mundua irudikatu zuten lurrean eta, ondoren, bi pertsona egin zituzten "hiru dimentsiotan" zutik. "Bata balezta batekin mundua suntsitu nahian eta bestea mundua eta berau suntsitu nahi duen pertsona horren tartean mundua babesten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak