Kexak Bizkaia etorbideko igogailuaren egoeragatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 7a, 11:57
Bigarren solairutik lehenerako eskaileretan pertsona batek lo egiten duela jakinarazi du herritar batek.

Bizkaia etorbidea eta Gorostiza (Malbinak) auzoa lotzen dituen igogailua 2010eko urriaren 29an inauguratu zuten eta ordutik zenbait buruhauste eragin dizkio Udalari. Igogailua behin baino gehiagotan erasotu dute eta konponketa lanetan inbertsio garrantzitsuak egin behar izan dira. Oraingoan herritar batek jakinarazi dio GOIENAri ingurua "oso zikin" dagoela eta pertsona batek bertan egiten duela lo, "egoera tamalgarrian". Udalari eskatu dio hartu beharreko neurriak har ditzala. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak