Portugaleko Rocha Peixoto Ikastetxeko erdi-mailako metalmekanika taldearen bisita

2015/03/27 01:00:00 GMT+2
Portugalgo Póvoa de Varzim hiriko Escola Secundária de Rocha Peixoto-ko ikasleak eta zuzendaritza izan ditugu IMH eta Museoa bisitatzen.

Etorri diren Rocha Peixoto ikastetxeko ikasle portugaldarrak erdi-mailako fabrikazio arlokoak dira (16-18 urte bitartekoak) eta Técnico de Produção em Metalomecânica ikasten dihardute.

Zuzendariaren esanetan bizi diren inguruan erdi-mailak du enpresen eskaera handia (%90), eta inguruko enpresak txiki-ertainak dira.

Goizean IMHren jarduerak, proiektuak eta Museoa bisitatu zuten. Arratsaldean Kondian izan ziren eta gaur goizean DanobatGroupen.

Eskola honetatik dagoeneko 1998an ere bisitatu gintuzten.