Elkarretaratzea egingo dute LOMCEri ezetz esateko

Maider Arregi 2016ko urr. 25a, 14:52

Antzuolako EH Bilduk bat egin du ELA eta STEILAS langile ordezkaritzek LOMCEren aurka deitutako mobilizazioekin. Hala, bihar, hilak 26, Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei, 09:00etatik 10:00etara.

Era berean, Antzuolako Herri Ikastetxeko Klaustroak hartutako erabakiari babes osoa eskaini nahi diola azpimarratu dute.

Hauxe EH Bilduk kaleratu duen oharra:

"Madrilen hartzen dira gure hezkuntzari dagozkion erabakirik inportanteenak eta ez dugu eskuduntza osorik. Madrilek helburu ideologiko eta politikoekin hezkuntzaren birzentralizazio prozesuari ekin zion LOMCEren aplikazioarekin. Lege inposatua, atzerakoia, espainol- doktrinatzailea eta erabat merkantilista da LOMCE. Hezkuntza komunitateak eskatu bezala, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu LOMCE eta honen aplikazio hutsa den Heziberri, bertan behera utz ditzatela eta hezkuntza komunitatearekin adosturiko hezkuntza sistema propioa garatu dezatela. Baita ere, aurrera eramaten ari diren murrizketa politikak etetea eskatzen dugu (lan-baldintzen okertzea, behin-behinekotasun onartezina areagotzea, lanpostuen murrizketa, lan-kargak handitu geletan ikasleak pilaketa...). Amesten dugun etorkizuna eraikitzen hasi ahal izateko, bertako beharrei egokitutako hezkuntza sistema indartsu bat behar dugu. Ezinbestekoa da. Hau honela, Urriak 26, asteazkena, goizeko 09:00tatik 10:00etara Antzuolako plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu antzuolar guztiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak