Teknologia albisteak

EH Kom tekekomunikazio operadore berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-12 : 10:01

Udalbiltzak EH Kom telekomunikazio operadore neutro publiko-komunitarioaren proiektua aurkeztu du aste honetan. Udalerrietan sare ireki, neutro, libre eta publiko-komunitarioak sustatzeko, garatzeko eta kudeatzeko helburua duen Euskal Herriko operadore nazionala izango da, azaldu dutenez. Udalbiltzak azaldu duenez Izarkom-ekin eta Hiritik At kooperatibekin elkarlanean garatu dute proiektua. Atxikimenduak ere baditu zerbitzuak, Bai Euskarari edo PuntuEus fundazioarena, adibidez.

Honako zerbitzuak eskainiko ditu EH Kom-ek, Udalbiltzaren oharraren arabera:

  • Operadore neutroa: EHko sarea(k) era neutro baterako arauak, bitartekaritza, gobernantza eta kudeaketa.
  • Sarearen jabetza eta inbertsioa gauzatzea beharrezko figura merkantila sortu ezin duten udalerri, auzo edo guneetarako.
  • Aholkularitza teknikoa eta juridikoa
  • Tokiko sareen proiektuen diseinua, garapena
  • Sareen gobernantza eredua diseinatzeko laguntza, aholkularitza eta dinamizazioa.
  • Sare ireki, neutro, aske eta publiko edo publiko-komunitarioen sustapena.
  • Sareak eraikitzeko finantzazioa lortzea.
  • Beharra handia duten auzo eta herrietan lehentasuna jartzea.
  • Diskurtsoa sortzea.
  • Arlo honetako politiketan aurrera pausuak emateko eragitea.

EKom zerbitzu hauek eskainiz finantzatuko du bere burua. EHkom.eus webgubea martxan dute jada, eta bertan ohar bat ageri-agerian: "Langile bila ari gara".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago