Teknologia albisteak

Hizkibridoak Bilbon: aurtengo programa, eta datorren urterako saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-14 : 11:03

Hizkibridoak / Literatura mutanteak jardunaldiak antolatu ohi ditu Bilboko Euskararen Etxeak azken urteotan, eta aurtengo ekitaldien egitaraua laster hasiko da. Horrez gain, 2023ko ediziorako ekitalfi bat garatzeko deialdia ireki da, 3.000 euroko saria duena.

Egitaraua hauxe da, ekitaldi guztiak Bilboko Berreginen Museoan izango direlarik, arratsaldeko 19.00etan:

  • Irailak 22, osteguna: Ana Galarraga eta Petti: "Franskenstein agurgarria"
  • Urriak 6, osteguna: Itziar Ugarte eta Mikele Landa: "Gu gabe ere. Biharamunean"
  • Urriak 26, asteazkena: Ane Labaka, Miren Agur Meabe eta Miren Amuriza: "Trinitatearen misterioak"
  • Azaroak 10, osteguna: Mejillon Tigre: "Hitz esana"

Emankizun bakoitzaren informazio zehatzagoa hemen.

Azken ekitaldi hori, Mejillon Tigrerena, iaz emandako sari batekin garatu zen hain zuzen ere. Orain, datorren urterako emankizun bat garatzeko sariketa deitu da, eta azaroaren 14a arte dago proposamenak aurkezteko epea.

Helburua da euskara hutsezko kultur emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia bera sortzea eta garatzea. Aukeratutako lanaren lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko da.

Euskarazko kultur emanaldi berriak sortzen laguntzea eta ezagutaraztea eta disziplina eta adierazpide desberdinetako sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea du helburu sariketa honek. 3.000 euroko sari nagusi bat da esleituko dena, abenduan.

Informazio gehiago eta oinarri zehatzak, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago