Teknologia albisteak

UEUren aurtengo uda ikastaroetan izena emateko epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-05-09 : 09:20

UEUren 51. Udako Ikastaroak abian dira, #ElkarEkin leloarekin dotoretuta hainbat jardunaldi eta ikastaro antolatu dituzte, eta matrikula ireki da izena emateko.

Hauxe da ikastaro zerrenda. Bakoitzaren datu gehiago, eta izena emateko moduan, UEUren webgunearen bitartez.

JARDUNALDIAK ETA TOPAKETAK

1. Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: "Herritarrak ikerketan inplikatzen". Bilbo, ekainak 14

2. Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12

3. Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15

4. HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20

5. Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23

6. Unibertsitatearen barruak eta prekarietatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26

7. Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28

8. Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28

9. Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29

10. Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30

11. Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30

12. BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3

13. Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3

14. Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6

15. Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7

16. Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7

17. Euskararen Normalizazioa Hezkuntzan: 25 urteko ibilbidea. Eibar, uztailak 10

18. Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12.


TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK

-Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase. (tailerra). Eibar, uztailak 7

-Euskara Gaitasuna Lantzen tailerra (VI). Baiona

-Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa (mahai ingurua). Eibar, uztailak 6

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago