Teknologia albisteak

Telesail mugatuen abantaila, euskarazko azpidatzien ikuspegitik

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-10 : 15:40

Lehengoan informatu genuen nola Eraztunen Jauna - Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz hasi den Prime Video plataforman, ba jada Azpituluak.eus webgunean ditugu 3. atalaren azpidatziak ere. Eta ez bakarrik telesail honenak (zeinak 8 atal osatu arte astero kargatzea espero ditugun), baita beste zenbait telesailetakoak ere bai.

Bost denboraldi iragarri omen dira Boterearen Eraztunak telesailarentzat eta auskalo euskaratzeak noraino iristen diren. Alderdi praktikotik, Azpitituluak Euskaraz webgunearen historiak erakutsi digu honakia: telesailen kasuan, euskaraz artxibo bat edukitzekotan, errazagoa dela telesail "mugatuak" lan oso bezala edukitzea geure katalogoan, denboraldiz denboraldi luzatzen diren telesailetan hutsune gehiago izan ohi ditugulako, zailtasun gehiago lan osoa guztiz euskaratzeko.

Hain zuzen ere, azken asteetan gure webguner gehitu ditugun edukietan, halako telesail azpidatzi batzuk igo ditugu webgunera, eta horien artean istorio hauek nabarmendu ditzakegu:

  • Quiz: hau ere Erresuma Batuan gertaturiko kasu bat, iruzur bat telebistako lehiaketa ezagun batean.
  • The Loudest Voice: Roger Ailes hedabideetako jauntxo estatubatuarraren historia, Fox News kate ultrako nagusia, eta Me Too mugimenduak salatu zuen abusatzaile bat. Aurreko biak bezala, hau ere benetako gertaeretan oinarritua.
  • The Good Lord Bird. Fikzioaren alorrean, baina AEBetako esklabismoaren azken urteetan, benetako gertaera batzuek kontestua ematen dutelarik, hortxe kokatzen da telesail hau.
  • Years and Years: hau zientzia fikzio distopikoa dela esan genezake, baina aldi berean ikuspegi politiko zorrotz batekin egina dago. BBCk izan duen azken urteetako ekoizpen txalotuenetako bat da.
  • Lost Ollie: Netflixek aktoreak eta animazioa nahastuz sortu duen panpina galdu baten inguruko istorioa, zeina plataforma horretan euskarara bikoiztua ere eman duten.
  • Pembrokeshireko Hilketak. Galesen kokatutako hiru parteko krimen misterioa, benetako gertaeretan oinarritua. (Goiko irudia telesail honi dagokio).

Kontsimitu nazioarteko edukiak euskarazko azpitituluekin!

 

Erantzun

Sartu