astelehena, maiatza 13, 2019

Ez da jasotzen "harik..." aldaera, zein, hortaz, ez litzake arauzkoa (soilik "harik eta...")

Aurreko postean aipatzen genuén ondoko sarrera tikan Euskaltzaindiaren Hiztegia:
harik eta arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte . Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen. Harik eta San Ignazio arte.
eta esaten genuen ze definizio horretan bázeuden zenbait xehetasun-falta, zeintarik lehenengoaez dela ematen aukera ki erabili "harik..." soila (gabé "..eta", kasu honetan).

Esan nahi baita ze adibidez noiz hiztegi horretan jasotzen dirén "baldin eta..." edo "zeren eta...", orobat jasotzen dirá "baldin..." eta "zeren..." soilak, kin ber esangura zein "baldin eta..." edo "zeren eta..." eta ber sarreran. Ikus kasua hon "baldin...":
baldin ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria. Beraz, baldin geure buruaz kontu onik eman nahi badugu (...). Ahaleginak premiazko ditugu hizkuntzak iraungo baldin badu. Nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza? Komeni baldin bada, bai.
baldin eta Baldin. Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu honetan.
Baina, "harik eta..." partikulan, ez da jasotzen "harik..." aldaera, halatan ze azken forma hori ez litzake arauzkoa.

Eta gauza da ze Euskara Batuaren Eskuliburuan (EBEn) bai agertzen dá "harik (eta)...", non aukeran gelditzen dá "..eta" (nola ikusi dugún hemen edo hemen). Bide batez esanda, EBEren versio elektronikoan agertzen dá "zeren eta..." eta EBEren beraren paperezko edizioan "zeren (eta)...", berdin nola EBEren bi versioetan emandako adibidean ere.

Kontuan hartuz ze liburu horiek idazten dira afin izan arauemaileak, alde batetik erabili beharko liraké oso irizpide zabalak (hain zabalak non ez lirake izan behar arauemaileak, baizik argiemaileak), eta bestetik, ardura eta kontu handiz jokatu beharko litzake noiz xehetasun-faltak murrizten ahal ditú aukera komunikatiboak.

1 Comments:

Blogger Josu Lavin said...

haric (eta) ez da bakarric erabili içan demborazco erranaldietan, baicic lekuzcoetan ere:

Haric eta Iruñeraino

"eta" horrec presesqui hitzaren valioa daduca, berçalde.

astelehena, maiatza 13, 2019 11:18:00 AM  

Argitaratu iruzkina

<< Home